Kalitatea eta bermea:

Merkatuan hainbat banatzaile daude, eta normalean ez dute inprimatzean emaitza onak lortzeko exijitzen diren arauak betetzeko teknologia eta kalitate nahikorik eskaintzen.

Cartuchos tinta, Tintalur

Kalitatea

Tintalur-en tinta-kartutxoak birziklatzen ditugu tresneria automatiko sofistikatuena eta lehengai onena erabiliz..

Bermea

Tintalur-en erabilitako teknologia eta lehengaia Alemania eta Estatu Batuetatik lortzen ditugu zuzenean, hau da, kontsumigarrien birziklapenean munduko herrialderik aurreratuenetatik. Horregatik eskaintzen dugu %100-eko bermea: salbuespenez zure kartutxo birkargatu eta gero funtzionatuko ez balu, ordezkatu egingo dugu beste batekin.

Berritasuna, Espainian, nabarmena da, Ekologiaren eta birziklapenaren kultura ez dagoelako behar adina garatua, nahiz eta hainbatek artisau-lana egiten duten jarduera honetan. Baina merkatuak funtzionamendu-bermea emango dion kalitatezko zerbitzua eskatzen du, eta hori teknologia eta prozedura tekniko eta profesionalen bitartez lortzen da.

Tintalur-ek inprimagailuaren jatorrizko kartutxoak birsortu eta berrerabiltzen ditu; garbiketa-, hustuketa- eta karga-prozesuen ondoren kartutxoa berriz erabiltzeko prest egoten da, eta hainbatetan egin daiteke.


Igo